Omnibus [1.0]


Omnibus: bidaiari desberdin asko garraiatzeko kapazitatea duen ibilgailua.

Bidaiariak mota askotakoak izan daitezkeen udalerria da Gasteiz, medio eta eskala desberdinak garatuz, lautadan zabaltzen den hiria delako. Hiritarrak, herritarrak auzotarrak zein turistak kolektibo anitz eta bateragarria osa dezakete Gasteizeko Alde Zaharrean, bakoitzaren beharrak aztertu eta erantzun egoki bat emanez gero beti ere. Horregatik eskala desberdinak aztertzeari ekin zaio, Alde Zaharreko interbentzioa egokia izan dadin, leku hau baita Gasteizen gune aipagarri eta zentrala. Zentraltasun ideiak eta erakargarria izateak dakartzan onurak ere eskala desberdinetakoak dira; alde batetik, auzo maialan, erregenerazio bat aurrera eramateko aukera paregabea eskaintzen da; hiri maialan, Alde Zaharrak historikoki izan eta gaur egun galdua duen garrantzia berreskuratu dezake; eta udalerri mailan, kontzeju desberdinen lokarri modura sortutako espazioa izango da.

Proposamena beraz, lehen lauhilekoan egindako eta jorratutako analasiaren jarraipen gisa planteatu da Gasteizko gune zentrala udalerriko gune zentrala baita ere. Horregatik, kontzejuetan bezala, BIZITZA erakartzea da helburu nagusia, Alde Zaharrak iraganean zuen bizi aberastasuna berreskuratu dezan, hiriaren eta kontzejuen arteko oreka bersortuz.

Oreka hori bersortzeko dagoena aztertzeari ekin zaio, gabeziak identifikatu eta esku hartzeko. Horretarako metodologia konkretu bat jarraitu da; hiru eskalatan (udalerri, hiri eta auzo), lurzorua nola erabiltzen den (espazio librea, ekipamenduak, produkzioa, tertziarioa eta erresidentziala) aztertu, azterketan ondorioak atera eta hausnarketa baten ondoren interbentzio hanpatzaile nola sortzaileak proposatu dira. Azkenik, honekin proposamen desberdinen sare bat egin da bidaiari desberdinak Gasteizko alde zaharrean integratuz.

AZTERKETA. Alde Zaharra

Lurzoruaren erabilera bakoitzaren gabeziak asetzea da helburu nagusia.

_ Espazio librea: Alde Zaharraren azaleraren %9 da soilik, hauen egoera eta irisgarritasun arazoak beren erabilera murriztu eta espazio soberakin bihurtuz.
_ Ekipamenduak: Kultura, hezkuntza, erlijioa, kirola eta osasuna dira Alde Zaharrean asetu daitezkeen beharrizanak. Nahiz eta iadanik existitzen den sarea badago ere beti da hanpagarria.
_ Produkzioa: Industrializazioarekin Alde Zaharrak duen izaera produktiboa galdu eta egun hutsaren hurrengoa da. Aipagarria da, turismoaren etorrerak eskala txikiko artisautza bultzatu duela, bertako produktuen salmenta zuzena bitxigintza zein elikagaietan erakargarri baita.
_ Tertziarioa: Gasteizko gabezia puntuala eta aipagarriena da. Azken urteetan inbestigazioa eta enpresa handien sorrerak espazio tertziarioen sorrera bultzatu badu ere, nahiko urria da oraindik ere.
_ Erresidentziala: Ertaroko lote gotikoak dira Alde Zaharraren bereizgarri. Honek bere gain dakartzan zaharkitze orokorrak eman diezaioken itxura ez da egokiena bizigarritasunera eta osasungarritasuna bermatzeko.

HAUSNARKETA

Arazoen kasuistika hau aztertuz, erregenerazio bat planteatzen da Alde Zaharrean, eskala desberdinetako proposamenak uztartuz ERREGENERAZIO INTEGRATZAILE bat sortuz. Alde Zaharraren zaharkitzearen arrazoi orokorrena ekimen pribatuen gabezia litzateke, finantziazio publikoak, ezin baititu bere gain hartu auzunearen behar guztiak. Hau guztiagatik, gizartearen estrato bat ez da Alde Zaharrarekin eralazioan jartzen, gizartearen klasifikazio bat egin eta Alde Zahara, jende jakin batentzat mugatuz.
Beraz, erregenerazio honek berreraiketa eta interakzioaren pizketa barneratu behar du, zentru neuralgiko baten izaera berreskuratu eta gune erakargarri izan dadin.

HANPAKETA

Alde Zaharrak bere gain dakartzan ezaugarriak ezin indartsuagoak dira, ezaugarri horiek babestu eta potentziatu behar direlarik, bere izaera mantendu nahi bada.

_ Espazio libreak: Lote gotikoen artean gelditu diren barne patio hutsen birgaitzea, mantentzea eta publiko bilakatzea.
_ Ekipamenduak: Kirol ekipamenduei erabilera berriak gehitu eta zerbitzu egokiago eta aberatsagoa eskaintzea. Hezkuntza, formazio eta inbestigazio alorra indartzea, egun dagoen sareari jarraitasuna eman eta hezkuntza bukatu bat izateko aukera eskaintzea.
_ Produkzioa: Sormeneko tailer dendak ugaritzea, auzokide, gazte, etorkin zein langabetuei bere gaitasunak jendaurrera emanteko aukera eskaini.
_ Erresidentziala: Etxebizitza sozialen sarea indartu, auzoan bertan dauden familia behardunei laguntza eskaintzeko. Lote gotikoen etxebizitza tipologiak dituen gabezia modernoei erantzu egokia eman nahi zaie, zerbitzu osagarriekin.

SORTUZ

Alde Zaharrean ez dauden baina bizikidetzarako behar diren beharrizanei erantzun bat emateko bidea, auzo, hiri zein udalerri mailari dagokionez.

_ Espazio libreak: Lehen harresi gerrikoaren birgaitzearen jarraipena, Gasteiztarrek bere iraganaren kontzientzia landu dezaten. Barne patio hutsetan bestalde, baratza kolektiboen bidez erabilera berri bat gehitu nahi zaie.
_ Ekipamenduak: Gizartaren aniztasunari erantzunez, elkargune kultural bat proposatzen da esperientzia desberdinen ideien elkartrukea suspertzeko gunea eginez. Auzokidetza zein hiri-alde zaharraren arteko erlazioak jorratzeko elkarte gastronomiko publikoa, guztiontzat trabarik gabe gastronomiaz gozatzeko. Areto erabilera anitzak festa, ekitaldi kulturalak edota edozein ospakizun garatu ahal izateko bidea eman dezan.
_ Produkzioa: Sormeneko tailer denden eta Gasteizko lautadako produktuen salmenta zuzena ahalbidetzeko azoka gunea.
_ Tertziarioa: Inbestigazioarei lotutako laborategiak enpresa elkarguneak zein alokatzeko bulegoak. Gasteizeko lurralde mailako administrazio gunea. Gasteizeko jasangarritasun, auto hornikuntza eta ekologiaren ingurukoak aztertuko dituen espazioa, CIC EKOGUNE, aldi berean lurralde guztiaren batasuna eta oreka uztartuz.
_ Erresidentziala: Inbestigazio eta hekuntzarekin lotutako egoitza. Lote gotiko tipologiak ekutik dakartzan instalazio gabeziak sortutako arazoak konpontzeko zerbitzu guneak: labanderiak, sukaldeak, bainu etxeak...

Azken finean helburua proposamen guztiak bateratzea da, denak elkarren artean uztartuz Alde Zaharreko tontorraren erregenerazioa bultzatuz. Hau guztiaren ohiartzuna, lurralde osora zabalduko da, udalerri, hiri, zein auzo eskalako beharrizanak elakrtu baitira.


ANALISIA. Kontzeptuen katalogazioa//Errealitatearen kaptazioa

HIRI MAILAKO ANALISIA

Analisi honetan bi oinarri hartu dira: alde batetik erabilera puntualak duten denbora/distantzia erlazioa eta bestetik, lurzoruaren erabilera orokorra.

_ Erabilera puntualak: Interes puntualen fokalizazioa eta 10 minututan oinez egin daiteken distantzia maximoaren proiekzioa, Alde Zaharraren tontorrarekiko erlazio linealean ezarri da.
_ Lurzoruen erabiera: Gasteiz mailan nagusitzen diren erabilerak, bost taldetan sailaktu dira eta auzoka beren erabilera presentzia islatu da.

Hau guztia hiri mailan izan daitezkeen beharrizanen kaptazioa egiteko burutu da.


AUZO MAILAKO ANALISIA

Alde Zaharraren despiezeaz balitu da auzo zaharraren ezaugarriak ezagutu eta proposamenak oinarri erral bat izan dezan.



EREMUAREN MAILAKO ANALISIA

Eman diren orubeen mugak gainditu eta aktuazio gunea erregenerazioak behar dituen mugetara zabaltzea beharrekoa jo da, tontorraren izaera berreskuratu eta Gasteizko Alde Zaharrak nortasun oso bat izan dezan. Horregatik eremua lehen harresiak ezarritako mugak berrirakurtzera bideratu gaitu, proposamenak zentzua eta interesa izan dezan.


Comentarios

Entradas populares